Hitz-pirazio bila
"Amen eguna"
Atzo, maiatzaren lehen igandea izanik, Amaren Eguna izan zen. Alaia Martinek hitz-pirazio iturri hartu du egun hori, Amen EGunaz hitz egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Amaren eguna omen zen atzo, urtero bezala, maiatzeko lehen igande guztietan bezala. Amaren eguna. Letra larriz idaz genezakeen eguna. Letra larriz eguna, letra larriz ama. Bat eta bakarra balitz bezala, osagai mordoa ez balitu bezala, aldagai mordoa ez balitu bezala. Ama.
Amaren eguna esaten da baina esan dezagun amen eguna. Ama guztiena, ama ezberdinena. Bestela esaten baitugu ama eta etortzen baitzaigu burura ama zuzen-zuzen, garbi-garbi, esaneko-esaneko, jator-jator baldintzagabe bat. Eta horrek beldurra sortzen dit. Esan dezagun amena, amen eguna".
Alaia Martin 'HItz-pirazio bila', "Faktoria"n.