Atletismoa
Asier Martinez: 'Sortu berri den helburua da Tokiokoa eta presioa ez da hainbestekoa'
Asier Martinez atletak 23 urtez azpiko Europako Txapelketak zituen jomugan eta 110 metroko hesi-lasterketan egindako azken lasterketen ondoren, Tokiorako txartela eskura du orain; 26 zentesimara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Atletismoan kontutan hartu beharreko izena da Asier Martinezena. Abiadura eta hesi-lasterketan lehiatzen da eta aurtengo udan jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskura du. Atletismotik bizitzea posible dela aitortu digun arren, EHUn zientzia politikoak ikasten ari da eta astea Bilbon eta asteburuak Iruñean pasatzen ditu Zizurko kirolariak.