Angel Erro, transitoan
"Duda egiten dut 'Libertad' eta 'Askatasun' hitzek gauza bera esan nahi duten"
Euskal Herriaz idazteko distantzia bila jo zuen Madrilera Angel Errok, eta hiri handiek ematen duten askatasuna probatzera. "Fatxak benetan existitzen dira", esan du "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Hanka bat hor eta beste hanka hemen". Bere burua transitoan ikusten du Angel Erro idazle eta zutabegileak, Madrilera jo zuenetik. Berria egunkarian zutabegile hasteak eraman zuen Espainiar estatuko hiriburura, "distantzia fisikoak batzuetan errazten duelako hurbiltasun sentimentala edo optikoa". Hauteskunde-kanpainan bolo-bolo erabili duten "askatasun" hitzaz galdetuta, Errok duda egiten du Libertad eta Askatasun hitzek gauza bera esan nahi duten: "Euskaraz burujabetasunarekin zerikusia du, gaztelaniaz trantsizxiotik datorren aldarria, eta orain neoliberalismoaren hatsarreak pasaratzeko giltza".
Errori eginiko elkarrizketa osatu dugu, Eider Aranberri Euskadi Irratiko kazetariak Madrilerako joan-etorrian bizi diren euskal herritarrei buruzko erreportajearekin. Giro polarizatua nabarmendu dute, gorrotoz gainezka eta zakarra.