Kargatzen...
Itxi

Faktoria, Madrildik

Madrilgo erkidegoko hauteskundeak, Espainia osorako laborategi

OIhane Yustos | EiTb Media

Maiatzak 4ko Madrilgo hauteskunde egunean, "Faktoria" albistegia, Madrilgo Gran Viatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zein punturaino eragingo dute Madrilgo erkidegoko hauteskundeek espainiar estatuan? Eta Euskal Herrian? Polarizazioa politikatik kanpo, kalean eta herritarren artean nabaritzen ari al da?

Galdera horiek eta beste asko utzi ditu maiatzaren 4an Madrilgo presidente berria aukeratzeko egingo diren hautesundeek eta erantzuna jaso nahian ibili da Faktoria albistegia. Madrilgo Gran Via bertatik, saio berezia gidatu du Iñaki Guridik eta alboan izan ditu adituak. Iñigo Aduriz, "Eldiario.es" agerkariko kazetaria, Amaia Ormaetxea, Madrilen bi hamarkada daramatzen kazetari donsotiarra, "Expansion" egunkari ekonomikoan aritzen da gaur egun, Carlos Cid, Unibertsitate Complutenseko irakaslea eta Iñaki Gados solaskidea. Batu dira solasaldira Jon Juaristi, filologia katedraduna, Jose Maria Aznarren garaian Cervantes Institutoko zuzendari izandagoa eta gaur egun Alcalako unibertsitateko irakasle dena eta bi ostalari: Koldo Mendizabal, Madrilgo Zerain erretegiko jabea eta Iñaki Gorrotxategi, Casa Julian jatetxeko arduraduna.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)