Itxi

Madril, gizarteari begirada

"Hiru edo lau Madril daude; planeta asko hiri berean"

MIkel Rotaetxe | EiTB Media

Madrilgo bizitzaz, kultur-zirkuitoez eta hiriaren argilunez aritu gara Faktorian Hasier Larretxea gizarte langilearekin, Errukiñe Olaziregi musikariarekin eta Galder Kabiketa enpresariarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal herritar madrilduak dira Hasier Larretxea idazle eta gizarte langilea, Errukiñe Olaziregi Hizkuntza eskola ofizialeko irakasle eta Cromatica Pistonako kantaria, eta Galder Kabiketa Take a chef enpresako sortzaila. Asanblea aukeratzeko hauteskundeak asteartez egitea "arazoa" izan dela aitortu dute, kontzilizioaren ertzetik, batez ere. Gran Viako talaiatik, kontrastez gainezka egiten duen hiria marraztu digute Faktoriako saio berezian.

Olaziregik nabarmendu duenez, "hiru edo lau Madril daude", eta herritarrak "planeta ezberdinetan" bizi dira: "Carabanchelen edo Vallecasen bi asteko epean ematen dizute hitzordua osasun etxean, eta, iparraldean, egun batetik bestera". Madrilgo programa komunitarioetan egiten du lan Larretxeak, eta bidea Vallecasen hasi zuen arren, Salamanca auzoan dago orain: "Bazterketia agerikoagoa da Salamancan, loriatsuagoa dirudien arren". Kabiketari, aldiz, aukerez betetako bidea ekarri dio: "Take a chef ezinbestean sortu behar nuen Madrilen".

"Bizimodu madrildarra" egon badagoela nabarmendu dute hirurek, Madril bizi eta geraezina, egun luzeena. Baina era berean, itogarri suerta daitekeena eta aldaketa premian dagoena. Premiazko jo dituzte alokairuak arautzea eta zerbitzu publikoak indartzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)