Itxi

Hauteskundeak Eskozian

"Arduragabea litzateke Boris Johnsonek erreferendum berria onartzea Eskozian"

Mikel Rotaetxe | EiTB Media

Eskoziako kontserbadoreen presidente Rachel Hamilton eta Colin Smyth agintari laborista elkarrizketatu ditugu "Faktoria"n, Eskoziako hautekundeen bezperan, erreferendumaz eta oposizioaren erronkez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erresuma Batuaren egitura politikoak astindua jasotzear egon litezke Eskozian. Maiatzaren 6ko hauteskundeetan gehiengo osoa lortuz gero, independentziari buruzko erreferendum berria deitzeko asmoa iragarri du SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak. Boterean eman dituen 14 urteek ez dute alderdia higatu, eta azken inkesten arabera, independentziaren aldekoek gora egin dute Eskozian.

Hauteskunde-egunaren bezperan, oposizioaren atea jo dugu Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Oposizioburu izateko lehian berdinduta daude kontserbadoreak eta laboristak, eta biek ala biek dute helburu bera: independentismoari balazta jartzea. Colin Smyth hautagaia da eta Alderdi laboristako Atzerri arduraduna, eta asaldu digunez, Eskoziako politikan, "zatiketak izan dira jaun eta jabe urte luzez. Independentzia lehendabizi, Brexita gero, eta orain galdeketa berriaren aukera. Baina pandemia betean gaude, krisi ekonomikoan, eta bada garaia lehentasunak aldatzeko". Rachel Hamilton Alderdi Kontserbadoreko Eskoziako buruak erantsi du: "Arduragabea litzateke Boris Johnsonek erreferendum berria onartzea, kaltegarria litzatekeelako. 2014an zatiketa giroa genuen, argi utzi genuen ez genuela independentziarik nahi, eta Johnsonek ezetz erantzun behar dio Sturgeoni".

Eskoziako bozei tarte zabala eskainik diegu "Faktoria"n, eta hauteskunde-eguneko saioan izango dugu Ben MacPherson Finantza publikoetako ministro eskoziarra.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)