Kasu aholkularitza
Oroitz Zabala: "Udalek sare sozialak iragarki ohol bezala erabiltzen dituzte"
Nafarroako hamabi herririk jendetsuenetako udalek egiten duten sare sozialen erabileraren inguruan ikerketa burutu du Oroitz Zabala zizutarrak eta Faktorian aurkeztu dizkigu ondorioak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oroitz Zabala kazetaria da, komunikazio instituzional eta politikoa lantzen du eta komunikazio korporatiboan egin duen masterra osatzeko Nafarroan hamar mila biztanletik gora duten udalen sare sozialetako akitibitatea ikertu du. Plataforma hauek iragarki ohol soil bezala erabiltzen direla izan da atera duen ondorio nagusia eta gutxitan erantzuten zaiela erabiltzaileei. Bestetik, sare sozialak kudeatzen dituzten teknikarien prestakuntzarik eza ere nabarmendu digu "Faktoria"n.