Jin eta Joan. Do it Yourself.
"Zuk zeuk egin" kulturaren aberastasunak eta albo-kalteak
Euskadi Irratia
Krisiak bultzatu ditu Youtubeko tutorialak eta konfinamenduak indartu. Ezagutza zabaldu eta gauzak konpontzeko iraganeko gaitasuna berreskuratu dute, baina baditu bere mugak eta arriskuak ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Do It Yourself kulturaz, bere onuraz eta kalteez, aukeraz eta arriskuez hitz egin dugu, sarean tutorialak egiten dituzten Ane Irisarri, Maitane Segurola eta Julen Urtxegi Youtuberrekin. Era berean, tutorial hauetariko askotan agertzen diren jardueretako profetsionalekin solastu gara baita ere: Joseba Inda autoen mekanikaria, Eber Garmendia elektrikaria eta Iñaki Lasa pintorea.
Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Nuria López de Guereñu, Hedoi Etxarte eta Ibai Fernández solaskideekin batera.