Orduko 30 kilometro
Hiri eta herriguneetan orduko 30 kilometroko abiaduran ibili behar dugu
Ane ALbisu | Eitb Media
Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak azaroan agindutakoa bete behar da gaurtik aurrera. Iruñean, Bilbon eta Gasteizen ezarrita dagoen araua, gaurtik aurrera bete behar da Donostian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hiri eta herriguneetan orduko 30 kilometroko abiaduran joateko arauak bide seinaleak aldatu arazi dituenez, Zarauzko Paskin enpresako Eider Illarramendirekin hitz egin dugu "Faktoria" saioan eta azaldu digu seinaleak nola egiten dituzten.
Bitxikeria bezala Igeldoko Murgil baserriaren ondoko bide seinalea hartu dugu hizketagai, seinalea jarri zuen Joxe Eraunzetamurgilekin. Bota behar zuten 30 eko seinale bat hartu eta bere etxe ondoko lizarrean iltzez josi zuen duela 30 urte inguru, bihurgune handia duelako etxe ondoan eta autoak mantsoago joan zitezen. Kontua da, lizarra handitzen doan heinean seinalea jaten ari dela edo besarkatzen, nahi den bezala. Eta oso irudi deigarria sortu da. Horregatik jendetza geratzen da ondoan argazkia ateratzeko.