Itxi

Ixusko Ordeñana

"Desokupa bezalako plataformak legezkoak dira baina lege-mugaren ertzean dabiltza"

Oihane Yustos | EiTb Media

EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakasleak argitu du "enpresa hauek juridikoki ondo aholkatuta egoten direla, balizko epaiketa batean beren jarduna legezkoa dela frogatu ahal izateko".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ixusko Ordeñana zuzenbide adituari Desokupa bezalako plataformek duten babes legalaz galdetu diogu "Faktoria" saioan, ea legezkoak ote diren baita indarrez hustutzera dihoazen etxebizitzaren jabearen izenean ari badira ere. Ordeñanaren hitzetan, plataforma hauek legezkoak dira baina agerikoa da "legearen muga ertzean dabiltzala. Horregatik, kasuan kasu erabiltzen dituzten metodoei begiratu behar zaie, mehatxuak indarra edo iruzurrra erabiltzen baldituzte orduan bai, legearen aurka arituko lirateke, dudad barik". Ordeñanaren hitzetan, hori gertatuz gero, segurtasun indarrak etxebizitzaren okupatzaileak babestera behartuta daude.

Baina enpresa hauek "juridikoki ondo aholkatuta ibiltzen direla" gaineratu du saioko zuzenbide adituak: "Hori da gakoa: kaearak eramaten dituzte balizko epaiketa batean bere jarduna legezkoa dela frogatzeko".

Azkenik, etxebizitzetako jabeek okupatutako etxea berreskuratzeko jorratu beharreko bide judiziala luzea eta garestia izan daitekeela argi du: "Maizterrak edo jabeak abokatua eta prokuradorea ordaindu behar ditu eta salaketa jarri epaitegietan; ondoren, epaileak okupak entzun eta okupazioa ez dela legala frogatuz gero, etxetik botatzea agindu dezake. Praktikan, denbora eta dirua eskatzen ditu".

Albisteak (1)

Bideoak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)