Itxi

Emaus Gizarte Fundazioa

"Drogan gehiegi sartu eta mundutik isolatu nintzen. Orain pozik nago"

Donostiako Loiola auzoko Uba bideko zentroan izan da "Faktoria". Bazterketa egoeran daudenen bizitokia ezagutu dugu eta haien berri emateko argitaratu duten "Uba Bidetik" aldizkaria ere bai.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

“Familia desestrukturatu zenean, droga munduan barruraino sartu nintzen eta erabat isolatu nintzen gizartetik”. Mikelen testigantza da. 28 urteko elgoibartar hau Emausen UBA zentroan bizi da eta bizipoza berreskuratu du.

Egoitzako egunerokoa, auzoko historia eta abar luze bat bildu dituzte Uba Bidetik izeneko aldizkarian. Mikel argazkilari eta kazetari lanetan aritu da. Besteak beste, “argazki zaharrak hartu eta garai batekoaren aldamenean, toki bereko irudiak sortzen”; baita, auzo elkarteko kideekin elkarrizketan ere.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)