Itxi

Esperientzia gelak

“Jakintza 'droga' bat da, ez da adin kontua”

Ane Albisu | EiTB Media

Aritz Ruiz-Gonzalez Arabako Esperientzia gelen zuzendari berria izan dugu. Bere asmoa belaunaldi ezberdinen arteko loturak sustatzea dela adierazi digu, zahartze aktiborako onuragarria baita.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aritz Ruiz-Gonzalez Euskal Herriko Unibertsitatean Ingurumen zientzietan doktorea da. Lehen Hezkuntzako graduan irakasle eta esperientzia geletako Giza Zientzietako titulazioan ere iraunkortasunarekin lotutako ikasgai bateko maisu.  Aurrez Europako hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrotan lan egindakoa da. 40 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu dizkiote eta hezkuntza berrikuntzarekin lotutako hainbat proiektutan ere parte hartu izan du arabarrak. Orain, Arabako kanpuseko esperientzia gelen zuzendaria ere bai.

Datorren ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dago ekainaren 13ra arte. 55 urtetik gorakoa izan behar da eta lan jarduerarik gabekoa. Lau urteko ikasketak dira eta lortzen den titulu akademikoarekin unibertsitateko hainbat gradutan zenbait ikasgai lantzeko atea zabaltzen die. Euskal Herriko Unibertsitateak hiru kanpusetan ditu Esperientzia Gelak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)