Ponpeiako ogia
'Pannis quadratus' berritua
JOne Larrañaga | EiTb Media
Gasteizko Artepanek eta Andoaingo Arrutik orain 2.000 urte hiri erromatarrean erabiltzen zuten errezetarekin egin dute ogi berritua, 'Faktoria'k botatako erronkari helduta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oso zapore berezia du. Mitxoleta haziek, perrexilarenek eta, batez ere, mihilu haziek egiten dute 'pannis quadratus'aren zaporea berezi. Anis ukitua balu bezala uzten du zapore arrastoa ahoan. Ogi sendoa da, osoa, eta itxura ederrekoa. Ponpeiako okinek egin zuten bezala, lau ebaki diametral eginda, zortzi triangelutan banatua eskaini digute dastatzeko Gasteizko Artepaneko Txema Pascualek eta Andoaingo Arrutiko Joxe Arrutik.
Orain hamabost egun "Faktoria"n Josu Lopez Gazpio zientzia dibulgatzaileak kontatu zuen nola berregin duten gastro-arkeologoek orain 2.000 urte Ponpeian egindako ogiaren errezeta. Vesuvioko labaren azpian, denboraren kapsulan bezala gordeta egon da hiri erromatarraren egunerokoa eta, labe baten barruan, ogi bat, pannis quadratus bat, ikaztuta. Ogi hori ikertuta, zerrendatu dituzte orain osagaiak eta Joxe Arrutik eta Txema Pascualek propio berregin dute, irratsaioaren eskariz.
Stolen Roman frescoes returned to Pompeii after investigation | Archaeology | The Guardian https://t.co/e0XviYpVC5
— Tavola Mediterranea (Farrell Monaco) (@TavolaMed) May 19, 2021