Covid-19 txertaketa
Bigarren dosirako, AstraZeneca ala Pfizer hobe? Adituei galdetu diegu
Lehen dosia AstraZenecarena jaso zuten 60 urtetik beherakoek aukeratu egin dezakete bigarrena AstraZeneca edo Pfizer hartu eta Miren Basaras, Ana Galarraga eta Jabier Agirreri iritzia eskatu diegu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txertoaren lehen dosia AstraZeneca jaso zuten 60 urtetik beherakoek bigarrena aurrekoaren bera edo Pfeizer hartu aukeratu ahal izango dutela iragarri berritan, Ana Galarraga, Elhuyar aldizkariko zientzia dibulgatzaileari, Jabier Agirre medikuari eta Miren Basaras mikrobiologoari egin diegu galdera. Aukeratzeko eta erabakitzeko egoera horretan daudenetzat lagungarri izan daitezke esan dituztenak.
Ikuspegi zientifikoetik ze pauta jarraitu beharko lukete lehen dosia Astrazenecarena hartu dutenek? Bai Ana Galarragak, bai Jabier Agirrek, bai Miren Basarasek uste dute, aukera izanez gero, AstraZenecarekin jarraituko luketela esan dute, Europako Medikamentuen Agentziak berretsi egin baitu AstraZenecaren bi dosiak hartzea segurua dela.
Hori bai, Pfeizer hartu behar dugula esango baligute ere ez litzatekeela kaltegarria izango diote, eta edonola ere, hirurek argi dute: bigarren dosia hartu egin behar genuke, dena delakoa izanda ere, erdizka geratzea baino hobea baita bigarren dosia Pfeizerrena hartzea.
Bestalde, norbanakoei aukeratzeko aukera ematearen ideia bere iritziz ez dela oso bidezkoa adierazi digu Ana Galarragak, osasungintzan edo immunizazioan adituak ez direlako, eta, gainera, etikoki ulertzen zaila dela nabarmendu du.