Itxi

Tokyoko Olinpiar Jokoak

Iñigo Llopis maletak prestatzen eta Tokiotik zalantzak Gillen Harluxetek

Iñigo Llopis igerilaria Tokioko Olinpiar Jokoekin ametsetan ari da. Tokion bizi den Gillen Harluxetek esan digu jendea aurka dagoela eta egiten badira ere ez dela festa girokoa izango.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak iaz lortu zuen Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela, baina iaz pandemiagatik bertan behera geratu zirenez, aurten joateko ilusio handiz dago. Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ere izan zen, Errusiako kirolariei ezarritako zigorrak ahalbidetuta. Hura esperientzia ikaragarria izan zela kontatu digu, baina Tokiora lehiatzeko eta emaitzak lortzeko gogoz joango da.

Tokion bizi den Gillen Harluxetekin han gaia nola ikusten duten aztertu dugu. Esan digu jendea  Olinpiar Jokoak egitearen aurka dagoela orohar eta egiten badira ere ez dela festa girokoa izango.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)