Euskara-hezkuntza
Zaldibiako eskola: Nola komunikatu haurren gurasoen erdiak euskararik ez dakienean?
Arnasgune gehienetan euskara atzeraka ari da, hainbat faktoreren eraginez. Migrazioa da horietako bat. Zaldibiako eskolan proiektu pilotua jarri dute martxan egoera berrira egokitzeko estrategia bila.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Azken bost urtean jaiotako haur zaldibiarren % 40 inguruk atzerritik etorritako gurasoak dituzte. Lardizabal eskolan oso barneratua dute arnasgune izateari eusteko eskolak funtsezko zeregina duela, eta ekimen aitzindaria jarri dute martxan UEMA eta HUHEZIko teknikariekin elkar hartuta. Helburua euskaraz ez dakitenekin komunikatzea eta kulturarteko harremanak sortzea da. Eider Amundarain Zaldibiako eskolako zuzendaria eta Garikoitz Goikoetxea UEMAko teknikaria izan ditugu "Faktoria"n ekimenaren berri ematen.