Itxi

Irune Costumero

"Ez dago kartzela urterik nire alabak bizi izan duena ordainarazteko"

JOne LArrañaga | EITb Media

Bost urteko umearen zaintza kentzeko agindua sinatu zuten Bizkaiko Aldundiko arduradunak eseriko dira akusatuen aulkian. Bost urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorra eskatzen diete.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Urduri baina oso indartsu" dagoela dio Irune Costumerok gaur zortzi Bizkaiko Probintzia Auzitegian hasiko den epaiketara begira. Frogak ugariak eta argiak direla dio eta espero duela " egia, egia bakarra", gailenduko dela. "Norbaitek justizia egin behar duela pentsatzen dut. Bada garaia", egin du aldarri.

Prebarikazio administratiboa eta tratu txarrak eragiteagatik Irune Costumerori bost urteko alabaren zaintza kendu zion foru araua sinatu zuten lau arduradun eseriko dira akusatuen aulkian. Horien artean da 2017 urtean Haur Zerbitzuko zuzendari zena Sergio Murillo eta gaur egun gizartekintzako diputatu dena. Bost urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte haien kontra. "Ez dago kartzela urterik nire alabak bizi izan duena ordainarazteko", esan du, ordea, salatzaileak. 

Costumerok gehitu du berea ez dela kasu bakarra, asko direla umeak manipulatu dituztelakoan zaintzarik gabe geratu diren amak eta amarik gabe geratu diren umeak. "Ez da posible haurtzaroa horrela lapurtzea", esan du.

Nahia Idoiaga: "Haurrarengan jarri behar da fokua"

Nahia Idoiaga EHUko Hezkuntza fakultateko psikologia dokotre eta KideON ikerketa taldeko ordezkariak azpimarratu du, hain zuzen ere, "umeengan jarri behar dela fokua" eta ez adin-txikikoen babes figurarengan. Gehienetan amak izan ohi dira figura haiek eta haiengan jartzen baita susmoa. Idoiagak behar-beharrezkoa ikusi du arduradun eta teknikariak genero ikuspegiz formatzea, gurasoekiko alienazioa sindromea edo beste izen batzuen pean ezkutatzen den jarrera hori ezarri ez dezaten euren ebazpen eta erabakietan.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)