Kargatzen...
Itxi

KORONABIRUSA

"Garrantzitsua da jendeak zine arloan ere normaltasuna iristen ari dela ikustea"

Mikel Yarza | EiTB Media

Iñaki Elorza Donostiako SADE zine aretoetako arduradunak harrera ona egin die LABIk adostutako neurrien malgutzeei. Ostalaritza sektorearen erreakzioak ere bildu ditu Euskadi Irratiko 'Faktoria'k.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urriaz geroztik ordutegi murriztua izan ostean, gaueko zine emanaldien itzulera "albiste ona" dela adierazi du Iñaki Elorza Donostiako SADE zine aretoetako arduradunak. Haren esanetan, "oso garrantzitsua da" jendeak zine arloan ere "normaltasuna iristen ari dela ikustea" eta aurtengo uda "ohikoa baino hobea" izango dela aurreikusi du, zine estudio nagusiek prest dituzten aurrekontu handiko filmak medio. Elorzak adierazi duenez, pandemia garaian indarrean izandako mugek % 70eko galerak ekarri dizkio SADE zine enpresari, duela bi urteko datuen aldean.

Donostiako Gros auzoko ostalariek ere pozez hartu dute Eusko Jaurlaritzaren iragarpena. Udaren etorrera eta eguraldi onaren ondotik, lana egiteko "berehalako beharra" zutela adierazi dute, "jendea kalean nabaritzeko beharra" ere bai.

Ostalaritza, merkataritza eta kultur jarduerek bi ordu gehiago izango dituzte bihartik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan. Gaueko 22:00etan itxi beharrean, gauerdira arte zabalik egoteko baimena izango dute. LABIren Aholku Batzordeak adostutako dekretua gaur argitaratuta, gauerdian sartuko da indarrean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)