Imanol Lazkano
"Bizitzak egunero irekitako orri berria irakurtzen jakitea oso garrantzitsua da"
Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarrarekin bertsolaritzaren bilakaeraz aritu gara solasean 'Faktoria' saioan, "Gorbatatik piercingera" hitzalditik hasita. Milaka bertso saio, hitzaldia lehenegoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarrak 50 urtetik gora egin ditu plazaz plaza bertsotan. Hiru mila bertso saio baino gehiago ditu eginda, baina jende aurreko lehenengo hitzaldia eman du Donostian "Gorbatatik piercing" era izeburupean. Hitzaldia, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatutako "Bilintxen Menda" izeneko bertso hamabostaldiaren baitan izan zen.
Hitzaldi horren harira gonbidatu dugu Imanol Lazkano "Faktoria" saiora eta solasaldi lasaia izan dugu bertsolaritzaren bilakaeraz.