Xabier Basañez Faktorian
Basañez, BEC: "Makina-erremintaren 2022ko azoka normaltasunez egitea espero dugu"
MIkel Roatetxe | EITb Media
BECeko zuzendari nagusi Xabier Basañez baikor aritu da erakustazoken etorkizunaz: unibertsitatera sartzeko proba "prest" dagoela esan du, eta kontzertu eta azoka nagusiei berrekiteko moduan daudela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Unibertsitatera sartzeko proben atarikoetan hitz egin dugu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Xabier Basañez BEC Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiarekin. Iazko esperientziaren ondorik, aurtengo probak antolatzea "errazagoa" izan dela esan du, eta segurtasun-baldintza eta berne guztiak agindu ditu. Probekin batera, txertatzeak "urte amaiera arte" egingo dituzte gutxienez, Expovacaciones azoka uda ostean, eta pandemia osteko lehen kontzertuak. Giro horretan, pandemiaren astindua arintzen ari dela azaldu du: "Iaz %75 murriztu zen BECen ohiko aktibitatea eta aurten % 40".
Ildo horri eutsiz, Basañezek baikor hitz egin du 2022an egitekoak diren makina-erremintaren biurteko azokaren inguruan. BECen egiten duten azokarik garrantzitsuena "normaltasun osoz" egitea espero du: "azoka prestatzen ari gara, eta sektoretik diote unea ona dela, zenbakiek behera egin duten arren". Energia eolikoari buruzko Wind Europe ekitaldia egiteko baldintzak betetzen direla erantsi du, eta musika-promotoreekin lanean ari direla, kontzertu-eskaintza eta edukierak handitzeko.
Erakustazoken etorkizunaz
Iñaki Guridiren galderei erantzunez, Basañezek esan du pandemiak aldatu egingo duela erakustazoken sektorea. Digitalizazioaren pisua handituko duela uste du, baina nabarmenduz ez duela sekula presentzialtasuna ordezkartuko: "Aurrez aurreko harremana beharrezkoa da azoketan, kontratuak ixteko; bezero, erosile eta bazkideak ezagutzeko; eta produktuak probatzeko".