Itxi

DANTZA

Martxel Rodriguez: "Kontent gaude; hiru pieza ari gara sortzen aldi berean"

Jon Artano | EITb Media

Maria Chivite lehendakariaren eskutik Arte Talentua Sustatzeko saria jaso eta biharamunean, "bestondo emozional pixar batekin", Euskadi irratian solastu da Lesakako dantzaria.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Dantzaz konpainiarekin lortu zuen lehen kontratu profesionala Martxel Rodriguezek, Dinamarkan eta Espainian ere lan egin izan du, baina Jon Lopez-ekin batera Led Silhoutte konpainia sortu zuenean sorterrira itzultzea erabaki zuen, egoitza Lesakan finkatuz. Eta hori ere aitortu dio Nafarroako Gobernuak eman dion sariaz. 10.000 euroko diru poltsa ere jasoko du proiektu artistiko batean inbertitzeko. Eta badu, baduenez, non enplegatu sosak: aldi berean hiru ikuskizun ari baitira sortzen Led Silhouettekoak.

Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez Lesakako Tantirumairu dantza eskolan izan zituen lehen irakasleen hitzak ere bildu dituzte. Eta oroitu dute nola "beti dantzan aritzen zen mutiko argal hark ez zuen hasieran dantza eskolara joan nahi". Eta nola azkenik eskolan sartzea onartu zuelarik "segidan" konturatu ziren "talentu berezi bat zuela" Zialdo ostatuko semeak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)