Kargatzen...
Itxi

FOOD 4 FUTURE

Azti: "Etorkizuneko dietek norbere izena izango dute"

Esther Murelaga | EITb Media

AZTI-ko Irantzu Zubiaurrekin eta Javier Amezagarekin etorkizuneko elikagaien eta nutrizioaren gaineko erronkez hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Barakaldoko BECen egiten ari den 'Food 4 Future' nazioarteko kongresua bertatik bertara ezagutu du "Faktoria"k eta mahaiaren inguruan batu ditu kongresuko antolatzailea den AZTI-ko Irantzu Zubiaur komunikazio arduraduna eta Javier Amezaga AZTI-ko nutrizionista.

Zubiarrek adierazi digunez, momentu honetan AZTI-ren erronka nagusietako bat elikagaien alferrik galtzea murriztea da, eta horretarako ekoizpenaren digitalizazioa ezinbestekoa dela kontatu digu, eta elikagaien sorrera, ekoizpen eta saltzen prozesuaren jasangarritasuna.

Javier Amezaga AZTI-ko Nutrizioan doktoreak bere aldetik prezisiozko nutrizioaz hitz egin digu, hau da, dieta pertsonalizatuez, eta etorkizunean gure beharrizanetara egokitutako dietak izango ditugula kontatu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)