BECeko zuzendaria
Xabier Basañez pozik, nazioarteko kongresu handiak bueltan direlako BECen
Edurne Telletxea | EITb Media
Food 4 Future, Pandemia ostean, tamaina handiko lehen kongresu BEC-en.Kongresu eta azoka gehiago bidean direla esan digu "Faktoria"n X Basañez zuzendari nagusiak. Kontzertu jendetsuak, oraindik ez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bere etxean hartu gaitu "Faktoria" saioko kideak Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centerreko zuzendari nagusiak. Pozik mintzatu da gure set.ean egin diogun elkarrizketan, Food 4 Future.k atzean duen hilabetetako lana 3 egunotan ikusten ari delako BECen.
Pandemiak bidean utzi dituen tamaina handiko beste kongresu eta azokak gogoan, baikor ikusten du etorkizuna datozen hilabeteetako egutegia osatzen ari direlako.600 lagunetik gorako ikuskizun eta kontzertuak BEC.en hartzeko denbora gehiago beharko dela uste du Xabier Basañez-ek.