Itxi

Amagoia Gurrutxaga

"Kate motza"

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen errealitatea izan du abiapuntu Amagoia Gurrutxagak 'Sinadura'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Amagoia Gurrutxagaren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Ama-seme ezindu batzuk etxegabetzekoak ziren gaur Donostiako Egia auzoan, Kutxabanken salaketa baten ondorioz. Badakit halako albisteek ez dutela oso ondo ematen oporrak eta pintxo-potea ikur dituen gure neo-konsmobisioan, baina zer nahi duzue esatea: arazoak ez dira berez desagertzen.

Egiako gaurko etxegabetzea bertan behera utzi omen dute, bada, herritarren mobilizazioaren ondorioz. Atzo irakurri nuen, egunkari baten atari digitalean. Guggenheim Bilbao atarira bidali ninduen beste albiste batek: crowdfunding kanpaina  jarri omen duela abian museo horrek, Puppy txakurraren barrenak berritu ahal izateko. Txiste krudel bat ematen du, baina ez da. Pertsonak zakurren pare tratatu daitezke, lorezko zakurrak gurtu bitartean.

Egongo da jendea Puppyrentzako dirua emango duena, jakina. Etxetik botatzear dauden herritarren alde eta banku eta kutxen kontra egitea baino askoz errazagoa da, horixe egia. Eta urteak daramatza Guggenheimek Bilbon, hiriaren marka lanak egiten. Dirutza jaso du urte luzeotan, sos publikoen kutxatik aterata. Sekula ez dute esan zenbat, hamaika aldiz eskatu bazaie ere. Irauteko inolako arazorik ez daukan erraldoi pribatuari iturria are gehiago irekitzearen alde daude orain, gainera, hemengo agintari politiko-ekonomikoak. Kultur eredu hori sustatzen da, horixe marka. Eta eredu horretatik kanpokoa doala zakurraren salara. Puppy ez den zakur baten salara, erran nahi baita.

Adarra saria jaso berri duen Amaia Zubiriari hau irakurri nion igandean, BERRIA egunkarian: "Lanarekin gaizki dabil jendea, gu beti ibili gara gaizki, eta euskara aukeratu duenak beti dauka prekaritate hori". Beste hau ere bazioen: "Banandu nintzeneko lehendabiziko urtea kalean pasatu nuen, kale gorrian. Bigarrena ere hortxe-hortxe".

Desjabetzetik dator gure kultura ere, eta Zubiriaren hitzek argi uzten dute kate motzean iraun beste biderik ez duela izan. Ez dakit zenbateraino ez ote dugun hortxe segitzen".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)