Itxi

Inaxio Oiartzabal

Sare: "Urte luzez iraun duen urruntze politika atzean uzteko garaia ailegatu da"

Izaro Insausti | EITb Media

Euskal presoen isolamendua atzean utzi eta urruntze politiken amaieraren atarian, lehen graduak atzean uztea behar duela aurrerantzean helburu uste du Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Inaxio Oiartzabal Sare plataformako bozeramaileak euskal presoen urrunketak atzean uzteko garaia iritsi dela esan du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Azken presoak gerturatu atarian, bide berriak irekitzeko eskatu du lehen graduak gainditu eta legedia arrunta aplikatuz. Horretarako, ezinbesteko jo du presoak Euskal Herriko espetxeetara etxeratzea, egun presoen herena (52) soilik baitaude bertako kartzeletan.

Espetxeetako kudeaketen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku izatea positiboa dela dio Oiartzabalek: "Ez dakit atea edo leihoa irekiko den baina gauzak beste modu batean egiteko aukera egongo da". Eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku egonda ere, Euskal Herriko kartzeketan presoen herena besterik ez dagoela gogorarazi du, eta beraz, eskumenaren ondorioz hartzen diren erabakiek horiengan soilik izango dutela eragina dio.

Testigantzak

Joanes Larretxea Herrera de la Mancharik Asturiasera lekualdatu zuten iazko azaroan. Oihana Mujikak, Larretxearen bikotekideak, ez zuen espero gerturatzea eta sei ordu beharrean lau egiten ditu autoz bisitatzera joateko. Espainiako hegoaldeko espetxeak ustea albiste ontzat du, baina Euskal Herriratzea eskatzen du.

ETAko preso zaharrenak, Joseba Arregik, 30 urte egin ditukartzelan. Nekane Basauri emazteak urte gogorrak izan direla aitortu du, bere osasun egoera medio, bidaiak hegazkinez egin behar izaten zituelako. Lekualdaketak osasuna ekarri dio Nekane Basauriri, eta Joseba Arregiri euskararekin kontaktua berreskuratzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)