Sexu abusuak elizan
Josu Berra: "Nik ez dut barkamena eskatzea nahi, inpunitatearekin amaitzea baizik"
Pilar Goya | EITb Media
Ikastetxe katolikoetan abusuak jasan zituzten hiru biktimen lekukotzak jaso ditugu albistegian. Hirurek uste dute Nafarroako elizak egin duen barkamen eskaria oso eskasa izan dela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lizarrako EL PUY ikastetxeko ikasle ohia da Juan Arbizu. Bere hitzetan, Iruñea eta Tuterako artzapezpikuak atzo egin zuen barkamen eskaria oso pauso txikia izan da eta gehiago eskatu dio elizari: "Erreprazaioa, egia eta justizia". Bera da barkamen eskaria jaso duen Lizarrako 8 ikaskidetako bat. 11 urte zituela ikastetxeko zuzendaria zen Jose San Julian abadeak abusu fisikoak eragin zizkiola kontatu digu eta nola beste ikaskide batzuri, sexu abusuak ere egin zikien.
Marivi Martinikorena iruindarrak bere aldetik, ez du elizak jokabidez aldatuko duen itxaropen handirik. Euskal Herriko Unibertsitateak elizaren baitako sexu abusuez egin duen ikerketan parte hartu du, bertan jaso diren 60 lekukotzen artean dago berea. 11 urte zituela ikasturte oso bat igaro zuen Ursulinen ikastetxean, interna. Moja batek eragindako sexu abusuak etengabeak izan zirela konatu du: "Gela berezi batean jarri ninduten eta gauero eta goizero moja hura etorzen zen eta nahi zuena egiten zuen nirekin. Erabat botxatuta sentitu nintzen". Tratamendu psikiatriko bati esker jabetu zen txikitan jasandakoaz. Minduta salatu du emakume izateak are ikusezinagoa egin duela bere kasua: "Gizonezkoren batek ez zidalako sarketarik egin, neurea ez zela bortxaketa izan esatera iritsi dira. Nola ez da ba bortxaketa izango, 11 urtekin jasan nuena!!".
Josu Berra errenteriarrak, azkenik, elizaren inpunitatearekin amaitzea eskatu du: "Irlandan, Estatu Batuetan... leku guztietan izan dira abusuak eta elizak beti estali egin ditu. Beti du aitzakia, bakan batzuk besterik ez direla... baina ez, pila bat izan gara eta gutxi batzuk bakarrik azaltzen dira. Bat azaltzen denerako beste hamaika daude atzean... Nik ez dut eskatzen barkamenik, inpunitatearekin amaitzea baizik. Zalantzan jartzen da beti umeen hitza, bere gainetik dago beti elizaren gizon-emakumeen hitza eta, gehienetan, alderantziz da. Ume garaian pairatu genuen bortizkeria bene-benetazkoa da".
Josu Berrak onartu du zaila dela txikitan jasandakoa bozgoran salatzea baina berari "barrua askatzeko" asko balio izan diola onartu du.