Lekuak
Aitziber Garmendiarekin eta Jon Plazaolarekin irrati-bidaia
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Mexiko, Chicago, Cadiz, Sevilla, Madril, Donostiako Antzoki Zaharra eta Barre Libreko platoa: aktore bikotearen leku kutunenetako batzuk dira. Lana, plazera, aisia eta inspirazioa aurkitu dituzte guztietan. Baita lagunak ere, eta itzultzeko arrazoi bat, beti.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mexikon ez dira sekula egon Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola, baina irudikatzen dute euren burua herrialde hartan antzerki-bira eginez. Chicagon biak izandakoak dira, baina garai diferenteetan. Cadiz eta Sevilla bihotzean daramatzate eta Madrilen beti aurkitzen dute euren kultura gosea asetuko duen eskaintzarik eta gustoko duten anonimotasuna. Donostiako Antzoki Zaharra etxea da haientzat eta "Barre Librea" saioko platoan ondutako proiektuak ondo egindako lanaren sentsazioa eta aurrera egiteko gogoa utzi die. Sakatu play eta entzun elkarrizketa osorik!