Okupazioa
Xabier Cuellar, Trapagaraneko alkatea: "Ez dut uste okupak motu proprio, beren borondatez, joango direnik"
Jone Larrañaga | EITb Media
85 urteko Jesus Sanchezen etxea okupatu duen familiak lehen ere Barakaldon arazoak sortu dituela dio alkateak. Adin txikiko bat eta hiruzpalau nagusi direla esan du baina senide gehiago batzen zaizkiela eta arazok sortzen dituztela. Lasaitasunerako deia egin die herritarrei.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Egoera kontrolapean eustea eta gauza haundiagorik ez gertatzea". Hori da Xabier Cuellar Trapagarango alkateak duen desioa Jesus Sanchezen etxea okupatu ondoren herrian sortu den tentsioa lehertu ez dadin. Ez du kezka ezkutatu, ordea, kontutan hartuta familia okupatzaileak lehendik ere Barakaldon sortu izan dituen arazoak.
Cuellarren arabera, Trapagaranera mugitu direnak hiruzpalau nagusi eta adin-txikiko bat dira eta senide gehiago batzen zaizkie, gero, arratsaldeetan. Udaleko gizarte teknikariak haiekin harremanetan daudela jakinarazi du baina ez dute uste lortuko dutenik okupek euren borondatez alde egin dezaten bertatik.