Kargatzen...
Itxi

Tokioko Joko Olinpikoak

Tokio 2020: aro berriko jokoak

Mikel Rotaetxe | EITb Media

Azken sprintean daude Tokioko Olinpiar Jokoak. Urteko kirol hitzordurik nagusia hasteko astebeteren faltan, euskal kirolarien aukerez aritu gara Faktorian, jokoen geopolitikaz, eta Tokiora bertara egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Atzera kontaketan Tokioko Olinpiar Jokoak. Inoizko Jokorik garestienak antolatu ditu Japoniak, 13.000 milioi euro, eta inoizko azpiegitura teknologiko zorrotzena garatu du. Baina pandemiak urtebete atzeratu eta harmailak hustuta, ezin jakin zein izango den pandemia-urteko jokoen emaitza.

Astebeteren faltan, Tokiora begira jarri gara Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Jon Ander de la Hoz kirol kazetariarekin aztertu ditugu ekitaldi nagusiak, dominen lehia, ikusmin gehien eragin duten diziplinak eta Euskal Herriko 33 kirolarien aukerak. Mikel Rotaetxerekin, berriz, jokoen ertz geopolitikoari heldu diogu, eta aztertu dugu, edizioz edizio, jokoek gizartea eta une historikoa islatu duten modua. Nazismo garaiko jokoak izan ditugu hizpide, Gerra Hotzekoak edo Brexit aurrekoak.

Tokiora bertara egin dugu azkenik, eta bat egin dugu Japoniako hiriburuan bizi den Gillen Harluxet euskal herritarrarekin. Kontatu digunez, larrialdi egoera betean, animoak epeldu eta goibeldu egin dira Japoniako herritarren artean, eta hedazen ari dira jokoen aurka egiteko jarrerak: "Geroago egin behar ziren, edo kirolari gutxiagoekin, egoera larria delako".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)