Itxi

Pandemiaren bilakaera

Miren Basaras: "Zenbat eta positibotasun maila altuagoa, aukera gehiago birusak mutazio berrietarako"

Jone Larrañaga | EITb Media

Leer en Castellano

% 85eko edo gehiagoko talde inmunitatea lortu arte, datozen bi hilabeteak kritikoak izango direla dio EHUko mikrobiologoak. Presiopean, birusak mutatzera egingo duela dio eta delta aldaeraren moldaera berria ager litekeela

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Miren Barasas EHUko mikrobiologoaren arabera, datozen bi hilabete hauek kritikoak izango dira, birusa presiopean dagoelako eta mutatzera egingo duelako. "Faktoria" albistegian azpimarratu duenez, "zenbat eta positibotasun maila altuagoa izan, aukera gehiago izango ditu mutazio berrietarako". 

Horregatik igo dute zientzialariek talde inmunitatea lortzeko behar den herritar kopuruaren ehunekoa: % 85eko edo % 90ekoa mailara iritsi beharko da txertaketa maila. Kopuru hori lortu bitartean eta "uda osoan" segurtasun neurriei eutsi beharra dagoela azpimarratu du Basarasek.

Albisteak (3)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)