Itxi

Buru-osasuna eliteko kirolean

Unai Arrieta, kirol psikologoa: "Simone Biles punta-puntan ikusiko dugu berriz"

Eliteko kirolariek jasandako presioak arriskuak dituela gogoratu du Faktorian Unai Arrieta kirol psikologoak, eta atleten idealizazioa baztertzea eta prebentzioa lantzea eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Antsietateak gainezka egin aurretik, bere osasuna lehenetsi du Simone Biles Estatu Batuetako gimnasta handiak eta, Tokioko jokoetako taldekako eta bakarkako finalei uko eginez, buru-osasunaren zaintza jarri du munduaren arretaren erdian. Unai Arrieta Japoniako hiriburuan bertan dagoen kirol psikologoak gogoratu du goi mailako kirolariek jasaten duten presioak "arriskuak" dituela, eta nahasmen emozionalek "gainezka" egin dezaketela.

Euskadi Irratiko Faktorian azaldu duenez, kirolariak "idealizatzeko" joera dugun arren, ez da komeni ahaztea "pertsonak direla", eta "animikoki gaizki egotea ez dela ahultasun seinalea, indargunea baizik". Zentzu horretan, ziur dago Biles puntako lehian ikusiko dugula berriz, "erresilientzia" nabarmena duelako eta "profesional talde izugarria" inguruan. 

Eliteko kriolarien artean, prestatzaile fisiko eta teknikariak bezain garrantzizko jo ditu psikologak: "Prebentzio lana egitea dagokigu, kirolarien buru-osasuna indartzea, eta zorionez gero eta normalagoa da eliteko kirolaren ertz honi dagokion garrantzia ematea".

Audioak (1)