Kargatzen...
Itxi

Turismoa

Iaz baino askoz uda hobea izaten ari da turismo guneetan; nekazalturismoetan, covid aurreko aldiaren pareko

Erreserba dinamikak aldatu egin ditu pandemiak eta konfinamenduek kantzelazio asko eragin. Hala eta guztiz ere, hutsuneak betetzen ari dira. Hoteletako okupazio maila %60tik gora ari da kokatzen; kanpin eta nekazalturismoetan, hortik gora.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iazko udarekin aldatuta "asko hobetu" dira turismo datuak Euskadin. Hala adierazi dute 'Faktoria'k jaso dituen turismo gune eta arduradunek. Kanpinetan, Aurizperriko Urrobin, esate baterako, oso ondo doa uda. Nekazalturismoetan, covid aurreko datuetara iritsi dira, Idoia Ezkurdia Nekatureko gerenteak baieztatu duenez; eta hoteletan %60tik gorakoa izaten ari da okupazio maila, Bastidako Jatorrenan eta Bilboko Tay hotelean berretsi digutenez.

Donostia Turismoko zuzendari Eider Calderonek jakinarazi duenez, uztaileko datuak onak dira Gipuzkoako hiriburuan eta joera horri eustea espero dute abuztu eta irailerako ere.

Audioak (1)