Ekozidioa eta zor ekologikoa
Ekozidioa: XXI. menderako delitu berria
Nazioarteko Zigor Auzitegiak ekozidio-delitua aitortu dezan ari da lanean Stop Genocide elkartea, eta Jojo Mehta plataformako zuzendari exekutiboarekin hitz egin dugu "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eskala handiko ingurumen-suntsiketek lur planetako bizi-organismo guztiei erasaten diete egunero, Amazoniaren deforestaziotik, etxe alboko ibaien kutsatzera. Klima larrialdia areagotzen ari den honetan, indarberritu egin da eztabaida, nazioarteko arauak berrikusi eta hondamendion erantzuleak kriminalizatzeko bideak zorrozteko. Euskadi Irratiko "Faktoria"n, ekozidio-delituari heldu diogu. Stop Genocide plataforma ari da delitu berria Nazioarteko Zigor Auztegiaren estatutuetan jaso dezaten.
Jojo Mehta plataformako zuzendari exekutiboak azaldu digunez, ekozidioa "legez kanpoko edozein ekintza da, propio egina, eta jakinez, ingurumenaren aurka, epe luzerako kalte larri eta orokortuak eragiteko aukera duela". Fukushimako istripu nuklearra edo Nigerreko deltako hondamendia aipatu dizkigu ekozidio gisara ikertu eta epaitu litezkeen kasu bezala, eta baikor azaldu da, "giro sozial eta politikoak" bidea erraztu diolako ekozidioaren onarpenari.
Ekozidioarekin batera, zor ekologikoaz aritu gara Eneko Garmendia EHUko Ekonomia fakultateko irakasle eta Ekonomia Ekologikoko ikerlariarekin, planetak 2021erako eskaini ditzakeen natur baliabide denak xahutu ditugun honetan.