Osasun pasea, derrigorrezkoa
Etxebarne: "Ez naiz ariko polizia gisa kafe batendako. Ez dut agiririk eskatuko isuna iritsi arte bederen"
Jone Larrañaga | EITb Media
Lekorneko Jerome Etxebarne aritu zaigu 'Kasu, kasu! ostalariak kexu' kolektiboaren izenean. Ostalariak estigmatizatua direla dio eta zentzurik ez duela festa edo hondartzarako neurririk ez galdegiteak eta terrazetan agiria derrigortzeak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ostalariak estigmatizatuak direla eta orain, lehenaz gain, polizia lanak egitera derrigortu nahi dituztela salatu du Jerome Etxebarne 'Kasu, kasu! ostalariak kexu' kolektiboko orodezkariak. Eta gaineratu du, bera behintzat, ez dela 'polizia gisa arituko, kafe batendako'. Terrazara etortzen diren bezeroei ez die covid ziurtagiririk eskatuko, isuna etortzen den bitartean bederen, nahiz eta, prefeturatik oharatarazi dieten 'estatuaren eskua fermuki mintzatzen ahal dela'. Festa egiteko edo hondartzarako jendea biltzen ari dela gogoratu du eta, aldiz, jarduera bererako terrazetan, ziurtagiria eskatu beharko dutela: "Zentzurik ez du', dio.
Miarritzeko Mediatekan orain bi aste hasi ziren QR kodea eskatzen. Nora Alberbide bertako lankideak jakinarazi du "aski konplikatua" izaten ari dela ziurtagiria eskatu eta ondo egiaztatzea.