Migratzaileak Bidasoan
Mikel Erkiaga eta Eneko Aizpurua, Bidasoako migratzaileen tragediaz
Ane Albisu | EITb Media
Mikel Erkiagak gutxik egiten dutena egin du: bi migratzaile ditu etxean hartuta. Eneko Aizpuruak "Bidasoan gora" saiakera liburua idatzi du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Atzo Bidasoa ibaian itota beste migratzaile bat hil ondoren, Mikel Erkiagarekin eta Eneko Aizpuruarekin jorratu dugu gaia. Mikel Erkiagak bere adibidea kontatu digu, gutxik egiten dutena egin bait du, migratzaileak etxean hartu eta haiei lagundu euren bidea egiten, formazioa emanaz, asilo paperak lortzen lagunduz eta abar.
Eneko Aizpuruak Bidasoan gora saiakera liburuan memoria ariketa egin du, orain baino lehen ere Bidasoa ibaian migratzaileak hil direlako batetik bestera zeharkatzeko ahaleginean, portugaldarrak adibidez frankismo garaian.