Itxi

Buru osasuna

Nerea Amondarain: "Bizitza perfektuan tristurak ere badu lekua"

Ane Albisu | EITB Media

Nerea Amondarain Medikuntza ari da ikasten, elikadura portaeraren nahasmenduak bere larruan ari da pairatzen eta youtuben "I do mind-by Nere" izeneko kanala sortu du besteei laguntzeko asmoz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nerea Amondarain beasaindarra Bartzelonan ari da medikuntza ikasten eta lehenengo ikasturtean anorexia, bakardadean, inori kontatu gabe "gainditu" zuen. Orain azken ikasturtean bulimia azaleratu zaio eta oraingoan psikiatraren laguntza izan du. Berak ere psikiatra eta forense izan nahi du.

Besteei laguntzeko bokazioagatik aukeratu zuen medikuntza eta lagundu nahi horregatik sortu du youtuben  "I do mind-by Nere" kanala.

Sare sozialetan erakusten den "bizitza perfektuak" egiten duen kalteaz aritu gara Nerea Amondarain-ekin "Faktoria" saioan eta esan digu "bizitza perfektuan tristurak ere baduela lekua", hori aldarrikatu nahi izan du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)