Robotizazioa
Adrian Zelaia: "Uste baino askoz astiroago doa robotizazioa industrian"
Jone Larrañaga | EITb Media
Ekai Centerreko arduraduna robotizazioa saltokietan ekartzen ari den aldaketa azkarraren zergatiaz aritu da: "Teknologia berri bat ezartzeko derrigorrezkoa da bezeroen joera aldaketa. Gurean, pandemiak eragin du". Robotizazioa banka sektorean, zerbitzu publikotean eta osasunean sartuko da hurrena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Laugarren industria iraultza, robotizazioarena, eguneroko bizitzan bete-betean ari zaigu eragiten: saltokietan, nabarmen. Gure erosketa, langilerik batere gabe, eskura eramaten dituzten robotak iritsita daude, adibidez, Bilboko kale nagusiko saltoki nagusietara. Sektore horretan eman du urrats nabarmena ekonomiaren laugarren iraultzak. Adrian Zelaia Ekonomia Aplikatuko irakasleak eta Ekai Centerreko lehendakariak "Faktoria"n azaldu duenez, aurrerapen teknologiko guztiek derrigorrean behar dutelako bezeroen joera aldaketa, porrot egingo ez badute. Eta hemen pandemiak eragin du aldaketa hori.
Aldiz, industrian, robotizazio prozesua aintzindaria izan zen sektorean, "uste genuen baino askoz ere astiroago" gertatzen ari da aldaketa, Zelaiaren arabera, inbertsio erritmoa geldotu egin delako. Ekonomia irakaslearen arabera, banka sektorean, zerbitzu publikoetan, osasun publikoan eta elikagaien industrian ikusiko ditugu, laburrean, robotizazioak eragingo dituen aldaketak.