Kargatzen...
Itxi

Mugarik Gabeko Suhiltzaileak

Nicolas Regerat: "Haitin ekaitz tropikala iritsi baino lehen atera behar da jendea hondakinen artetik"

Pilar Goya | EITb Media

Mugarik Gabeko Suhiltzaileen elkartearekin egon zen Nicolas Regerat suhiltzailea Haitin 2010eko lurrikararen ondoren. Ondo ezagutzen ditu haitiarren beharrak eta larritasunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nicolas Regerat suhitzaileak "Faktoria"n esan diguren arabera, ekaitz tropikala iritsi baino lehen atera behar da jendea hondakinen artetik: "10 egun arte atera ahal da jendea bizirik, ekaitza iritsitakoak erori ez diren eraikinak eroriko direlako". Beste larrialdi bat ere badagoela esan digu Regeratek, jende xeheak ez duelako ez urik, ez janaririk elikatzeko.

Mugarik Gabeko Suhiltzaileen elkartearekin egon zen Nicolas Regerat suhiltzailea Haitin 2010eko lurrikararen ondoren. Ondo ezagutzen ditu haitiarren beharrak eta larritasunak. Lana duela hamar urte baino errezagoa izan daitekeela uste du, oraingoan lurrikarak ez duelako hiriburua kaltetu. Elkartasun aldetik ordea, egoera biziki okertu da. Bestalde, ezin dira 10 laguneko taldeak bidali eta gainera, "gang" direlakoak daude nonahi eta ezin da segurtasuna bermatu.

Albisteak (1)

Bideoak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)