Kargatzen...
Itxi

Laborantzarako lurren salmenta

"Kostako zaie gu hemendik kanporatzea"

Xiker Esnal | EITb Media

Lurzaindiak eta ELBk Arbonan okupatutako etxaldean izan gara. Parisko erosle batek osorik erosi nahi du hiru eraikin eta 15 hektarea lur dituen etxalde hau 3,2 milioi euro ordainduta, baina laborariek eragotzi egin nahi dute. 11,5 hektarea laborantzarako uztea eskatzen diote erosleari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lapurdiko Arbonan, gaur hilabete amaituko da lehendabiziko epea Lurzaindiak eta ELBk erantzunen bat jaso dezaten, okupatuta duten etxaldearen salmenta eragotzi ahal izateko. Gaur, 55 egun dira etxalde horrek dituen hiru eraikinak eta 15 hektareak okupatu zituztela. Bertan izan gara, eta Totte Elizondo ELBko laborariak argi esan digu "Faktoria"n:"Mugimendu zabala da eta kostako zaie gu hemendik kanporatzea".

Laborariek erosleari proposatu diote ez erosteko etxalde osoa, egin diezaiola uko 11,5 hektarea erosteari, lursail hori laborantzarako erabili dezaten. Oraingoz, ordea, ez dute erantzunik jaso. Laborarantzarako lurrak gero eta urriagoak dira, oro har, Euskal Herrian, eta Arbonan kolokan direnak balio handikoak dira Elizondok nabarmendu digunez.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)