Itxi

Zeluloidezko bitxikeriak

'Taxi Driver', 'Pulp Fiction', 'Doctor Zhivago', 'Mad Max'... euskal armak Hollywoodeko izarren eskuetan

Jon Artano | EITB Media

CONEKLAB blogak jarri gaitu arrastoan... Robert De Niro, Julie Christie, Uma Thurman, Samuel L. Jackson, Clint Eastwood, Steve McQueen... Horiek eta gehiagok hartu zituzten eusko labeldun iskiluak. Igor Goñi Historia irakasleak txirikordatu dizkigu zineko istorio batzuk eta zinezko beste batzuk.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Txinan, 1920ko hamarkadan, gerrako jauntxoen garaian euskal arma bat izan zen salduena... Japoniako kamikazeen irudi ikonikoenetako batean ere euskal arma bat ageri da... Sacco eta Vanzetti anarkisten errugabetasuna frogatuko zukeen arma ere Euskal Herrian egindakoa zen; Star zuen izena eta hemengo sindikalistek ere bazerabilten praka-barrenetan ezkutatuta... Horrelako kontuetara iritsi gara azkenean Igor Goñi Historia irakaslearekin, baina abiatu, abiatu Jules eta Vincenten konpainian abiatu gara, Pulp Fiction-en.

Audioak (1)