Kargatzen...
Itxi

LEKUAK

Leire Palacios: "Ohea dena da niretzat"

IRATI BARRENA BOLINAGA | EITB MEDIA

Bere bizitako leku berezienen errepasoa egin dugu kazetariarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Singer josteko makinaren soinua eta piper usaina. Horietxek dira Leire Palaciosentzat amamaren eta aititeren etxeko oroitzapenak. Haurtzaroan jarraituz, Errioxara. Kazetaritzan murgilduta, Bilboko EiTBko egoitza ekarri du gogora, baita Lesbosen izandako garaiak ere.

Laster ETB1en estreinatuko den "Munduko Plazan" saio berria aurkeztuko du. Munduan barrena egindako bidaietatik Mexiko Hiriko Merendero Las Lupitasen erakutsi digu. Eta azkenik ohea. Onartu digu dena egiten duela ohean, ez dagoela kontzentratzeko beste lekurik berarentzat.

Audioak (1)