Itxi

Argindarra garestitzea

Peru Muniain: "Iragarritako neurriak ez dira egokienak argindarraren arazo estrukturala konpontzeko"

Oihane Yustos | EITb Media

Peru Munian EHUko ikerlari eta argindar merkatuan adituaren iritziz, zergekin bakarrik jokatuta, Pedro Sanchezek ez du bide zuzenetik jo. Argindar fakturaren erabateko aldaketa eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako gobernuak gaur iragarriko ditu argindarraren prezioa merkatzeko 'txoke neurriak'. Gasaren prezioari muga jarriko dio, energia berriztagarriak bultzatuko ditu eta zergak merkatuko ditu. Urtea amaitu bitartean, BEZa %10 utziko dute, argindar ekoizpenak duen % 7ko zerga berezia kenduko dute eta argindarraren zerga berezia % 5etik % 0'5era jaitsiko dute. Baina nahikoa al da argindarraren faktura merkatu dadin? Bestelako biderik hartu dezake? Peru Muniain EHUko ikerlari eta argindar merkatuan aditua denak uste du ez duela bide zuzenetik jo Sanchezek: "Ez du argindarrarekin dagoen arazo estrukturala konponduko" zergekin bakarrik jokatzen badu. Besteren artean, argindar fakturaren erabateko aldaketa eskatu du adituak "Faktoria" albistegian.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)