Itxi

Autobus publikoen erosotasuna

Lurraldebuseko eserlekuen arteko tartea estuegia da zenbait autobusetan

GORKA OTAEGI | EITb Media

Gipuzkoako autobus publiko batzuek Europako legedia urratzen dute aurreko eserlekuarekiko distantzia txikiegia dutelako. Lurraldebusen Buruntzaldeko autobus berriak eta Donostiatik Bilbo eta Gasteizera doazenak dira tarte estuegia dutenak, besteak beste. Erabiltzaile asko ez da ondo kabitzen

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Faktoria" saioko Hurrengo geltokia atalean autobus publikoen erosotasuna aztertu dugu aldagai garrantzitsu bati erreparatuz: eserlekuen arteko tartea. Metroa eskuan, Euskal Herriko 10 lineatako eserlekuen arteko distantziak neurtu eta konturatu gara zenbait autobus publikok ez dutela Europako araudia betetzen. Hankak sartzeko tarte estuegia duten autobusak Lurraldebusen zerbitzuetan atzeman ditugu: Buruntzaldea eta Tolosarako lineetan eta Avanza konpainiak kudeatzen dituenetan (garai batean PESAk).

Entzun erreportaje osoa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)