Kargatzen...
Itxi

Pandemia medikuntza liburuetan

A. Erkoreka: "Pandemia biriko berriak etorriko dira eta haiei begira neurriak hartu behar dituzte estatuek"

Jexus Artetxce | EITb Media

EHUko Medikuntzaren Historia Museoko zuzendaria da Anton Erkoreka. Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du munduan 4 milioi eta 500 mila pertsona hil direla covidagatik. Benetan hildakoak, ordea, bikoitza izan daiteke, munduan 9 milioi pertsona hil direla pandemia honek eraginda.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Balantzea egin digu Anton Erkoreka EHUko Medikuntzaren Historia Museoko zuzendariak, historian izan ditugun beste pandemia birikoekin alderaketa eginda. Batez beste, Sars-Cov-2 pandemia honetan 1.000 biztanletik 1 pertsona hil da munduan;  1,5 pertsona Europan, eta Euskal Herrian 1,6/1,7 pertsona. 1918ko 'Espainiar Gripea" deritzon hartan, berriz, Espainian 1.000 biztanletik 22 pertsona hil ziren; eta Euskal Herrian, aldiz, 12 pertsona 1.000 biztanleko.

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du munduan 4 milioi eta 500 mila pertsona hil direla covidagatik. Benetan hildakoak, ordea, bikoitza izan daiteke, munduan 9 milioi pertsona hil direla pandemia honek eraginda. Gainera, pandemia biriko berriak etorriko direla ziurtatu du, eta "haiei begira neurriak hartu behar dituzte estatuek", esna du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)