Kargatzen...
Itxi

Sareetan bolo-bolo dabil

Euskal Herriko trenbideen mapa egin du bilbotar gazte batek

GORKA OTAEGI | EITb Media

Tren linea guztiak mapa batean islatu ditu Galder Agudo 22 urteko gazte bilbotarrak. "Orain arte ez zegoen Euskal Herriko kopainia guztien lineak biltzen zituen maparik".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Detaile asko dituen mapa da. 30 tren linea biltzen ditu, Euskal Herrikoak edo Euskal Herritik pasatzen direnak. Bakoitza kolore batekin irudikatuta. Geltoki garrantzitsuenen izenak ere azaltzen dira. "Gezurra dirudien arren, orain arte ez genuen horrelakorik", dio Twitterren zabalkunde handia izan duen maparen egileak. Galder Agudo da bera, 22 urteko bilbotarra. Ingeniaritza zibileko ikasle eta trenzalea. Linea guztiak mapa politiko batean islatuta, informazioa herritarren esku jartzeaz gain, Euskal Herriko lurraldeen arteko desorekak ere agerian utzi nahi izan ditu. Entzun kontatu diguna.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)