Itxi

Elkarrizketa

Ana Aizpiri, COVITE: "Arrasatekoari higuingarria deritzot. Moralki jasanezina da".

P.G. | EiTb Media

COVITE biktimen elkarteko Euskadiko bozeramaileak salatu du Parotek hildako pertsonen senideentzat bakarrik ez euskal herritar guztientzat ere iraingarria bazela SAREk Arrasaten deitua zuen martxa eta beharrezkotzat jo du Gasteizko memorialean egingo den ekitaldia "terrorismoa deslegitimatzeko".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sarek Arrasateko martxa bertan behera utzi duela baino lehenxeago mintzatu da Ana Aizpiri "Faktoria"n. Ekitaldia bertan behera uzteari balio handia eman dio, "seinalea litzatekeelako antolatzaileek so egin diotela izan zuten ideia horri, ideian dagoelako ustela, sinbolotzat hartzea zein eta Parot, asesino multiplea eta erakutsiko lukeelako hainbatetan aipatzen den elkarbizitza serioski hartzen dela".

VOXek eta PPk, Sareren martxari aurre egiteko antolatutako ekitaldiak guztiz zilegi jo ditu COVITE biktimen elkarteko bozeramaileak: "zergatik ez dute bere iritzia azalduko? Bere taldetan ETAk eragindako hildako mordoa egonda, ez al zituzten hil erbiak bezala, pentsatzen zuten bezala pentsatzen zutelako?". Ildo beretik, beharrekotzat jo du Gasteizko memorialean Paroten biktimen alde egingo duten ekitaldia, "terrorismoaren delegitimaziorako. Zorionez amaitu zen indarkeria baina fanatismo koldarra gelditzen da eta kale erdian euren kondenak bete dituzten ETAko presoei egiten zaizkien gorazarreak. Arrasatekoa ez zen soilik iraingaria Partoek hildako biktimen senideentzat, herritar guztientzat ere"

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)