Kargatzen...
Itxi

Eski estazioaren erreskatea

"Arnasaldi handia hartu dugu Candanchu ez dela itxiko jakin dugunean"

Jone Larrañaga | EITb Media

Huescako Diputazioak lau milioi euro eta inbertsiotarako dirulaguntzak jarriko ditu gestio pribatuko Aragoiko bi estaziotarako: Astun eta Candanchurako. Instalazio guztiak zabalduko dira, horrenbestez, negu honetako kanpainan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Candanchu no se cierra" zioten kartelez beteta egon da Jacako bailara osoa eta lortu dute helburu hori. Orain dela bi hilabete enpresa kudeatzaileak ordagoa bota zuen eta eski estazioa betirako itxiko zutela iragarri. Azkenean, atzo iragarri zuen erreskatea Huescako Diputazioak. Pozik dira, Miren bezala, bertan etxea duten euskaldunak. Ostalariek, berriz, arnasa hartu dute, adibidez, Rosa Aranburu Jacako Polifemo pizzeriako jabeak: "Asko genuen jokoan".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)