EAJ, autogobernuaz
Atutxa: "Adostuta duguna baliatu behar dugu eta lanean hasi; garrantzitsuegia da alderdikeriatan ibiltzeko"
P.G. | EITb Media
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai buru Batzarreko presidentearen ustez, autogobernuaren lan-taldeak berriro ere lanean hasi beharko luke epe laburrean, "herri honetan badagoelako hutsune politiko hori bete barik. Estatutua bete gabe dago eta gainera berritu gabeko Estatutu bakarra da".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Itxaso Atutxa jeltzalearen esanetan autogobernuan sakontzea sustraiko gai politikoa da, baina inon adostasunik izan behar bada, lehenik eta behin Eusko Legebiltzarrean lortu behar da: "Hemen jarri behar dugu alderdi politiko eta gizartea ados zer nahi dugun, norantza joan eta zelan egin bibilbide hori eta nora heldu nahi dugun adostu. Ondoren etorriko da herriari galdetzea". EH Bildurekin sukalde lana berreskuratzeaz "egon daitela" aipatu du "Faktoria"n egindako elkarrizketan, nahiz eta, bere hitzetan, ezker abertzalekoak saiatu ziren adituen lana hasi zenean, aurrez EAJ eta EH Bilduren arteko akordioa apurtzen.
Epe laburrean aukera ikusten du lan taldea berriz lanean hasteko: "Berriro ere lanean hasi beharra daukagu, herri honetan badagoelako hutsune politiko hori bete gabe.... herri honi zor diogu... Elkar lanerako borondatea erakutsi behar dguu eta aprobetxatu adostuta dagoenetik lanean hasteko. Autogobernua garrantzitsuegia da alderdikeriatan ibiltzeko".
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gezurtatu egin du EAJk erabakitzeko eskubideari uko egiten dionik: "Betidanik esan dugu horren alde egongo garela, alderdi abertzalea gara eta horretarako jaio ginen...Kontzertu ekonomikoaren pareko itun politikoaren bila dabil lehendakakaria eta estatuarekin lortu nahi duguna hortan datza". Eta garantzitsutzat oso jo du Pedro Sanchezen gobernuak Kataluniako arazo politikoari enrantzun politikoa emateko ardura bere gain hartzea, " denontzat izango delako ona".
Hezkuntzari dagokionez, lege berria aurrera ateratzeko aukerarik ikusten du orain Itxaso Atutxak. EH bildurekin akordiorik balego "ongi etorria izan daiteke eta zabalagoa izaterik badu, hobe", esan du buruzagi jeltzaleak.
Madrilen aste honetan hastekoa den aurrekontuen negoziazioaz bestalde, azpimarratu du baldintza gisa "aurretik hartutako konpromisoak" betetzea jarriko dutela. "Hori badakite gobernuan eta horregatik hasi dira pausoak ematen, transferentzien inguruan eta abar...Borondate bat ikusten da", adierazi du. Halare, beti adi egon beharra dagoela ohartarazi du, adostutako legeen tramitazioan eta hedapenetan sarritan, "gure autogobernuaren aurkako aldaketak eta ñabardurak egoten direlako".
Justiziarekin oso kritiko, gogor jo du Euskadiko Auzitegi Nagusiko auzi administratiboetarako aretoak LABIri buruz eta udaletan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren aurka kaleratutako ebazpenengatik: " Pertsonak hartutako erabakia eta ebazpenak dira, legeztatuta eta alderdien artean Parlamentuan lortutako akordioak, auzitegi batek bere interpretazio berezi horregaz Konstituzionalera eraman duena. Haserre egoteko arrazoiak dauzkagu eta egongo gara. Estatu demokratiko batean badagoelako erabaki judizialak kritikatzeko eskubidea eta horrela egingo dugu ados ez gaudenean".