Itxi

Psikologia

Haserrea identifikatzeko eta baretzeko aholkuak

Aitor Aritzeta psikologoak haserrea zerk aktibatzen digun ezagutzeko gakoak eta gehiegizko haserrea erregulatzeko aholkuak eman dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aitor Aritzeta EHUko Psikologia irakaslearekin haserrea izan dugu hizpide "Faktoria"n. Haserrea zerk aktibatzen duen azaltzen saiatu da, baita zein funtzio betetzen duen eta zein ondorio dituen ere. Haserrearen atzean dagoenaz xehetasunak eman dizkigu eta gehiegizko haserrea erregulatzeko hainbat gomendio eman digu.

Emozioak kudeatzeko lagungarri izan dakizkiguken hainbat galdera jarri dizkigu mahai gainean:

 1)   Zer sentitu dut haserretu naizenean? (Haserrea, frustrazioa, ondoeza). Emozioak idenfikatzeko balio du galdera honek…

2)   Zer gertatu da? Deskribatu ahalik eta objektiboen…

3)   Zer da pentsatu dudana?

4)   Nire pentsamendua zuzena da?

5)   Zer izan da blokeatuta dena edo lortu ezin izan duguna?

6)   Zer behar dut? Zer da behar dudana eta lortu ez dudana?

7)   Zertarako balio izan dit emozio hori sentitzeak? Emozio horrek ez badu ezertarako balio izan, alda dezaket pentsatu dudana?

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)