BEIri buruz
Urtaran: "Barkamena eskatu behar diegu gasteiztarrei baina tortilla egiteko arrautzak apurtu behar dituzu"
P.G. | EITbMedia
Abiadura Handiko Trenaz, Gasteizko alkateak argi utzi du ez dutela onartuko lurperatua ez den beste irtenbide bat, "badakigulako lurrazaletik etortzen bada behin-behineko aterabide gisa, behin betiko bilakatuko dela eta zati hori, orain dagoen bezala geldituko dela".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak oso garrantzitsutzat jo du "Faktoria" albistegian Abiadura Handiko Trena Gasteizera eta Euskadira iristea "Europarekin lotzen gaituelako", baina ezinbesteko jo du akordioari eustea eta adostu bezala iristea, hau da lur azpitik. Proiektua gehiago ez atzeratzeko, oso interesgarritzat jo du Urkullu lehendakariak beste aukera batzuk aztertzeko bidea zabaltzea eta bereziki "kudeaketa mandatuaren" formula erabiltzea.
Gaur jende aurrean aurkeztuko duten BEI Gasteizko autobus elektrikoari dagokionez, onurak besterik ez dituela ekarriko esan du, onartuz autobusa ezartzeko behar diren lanek irauten duten bitartean arazoak sortzen ari direla: "Amaitzen direnean gauzak onera etorriko dira eta denok ikusiko ditugu abantailak, bai autobus elektrikoroarenak eta bai tranbiaren zabalpenarenak. Halare, barkamena eskatu behar diegu gasteiztarrei eragozpenak sortzen direlako baina tortilla egiteko arrautzak apurtu behar dituzu eta hori da gertatzen ari dena". Azarotik aurrera martxan izango da autobus elektrikoa hirian barrena, ohiko autobusei bozpasei elektriko gehituz eta udaberritik aurrera espero du alkalteak, denak elektrikoak izatea. Urtaranek nabarmendu nahi izan du autobus elektrikoak erabiliz urtean 1.500 tona CO2 gutxiago aideratuko dituztela Gasteizen.
Pandemia gainditzear dagoela dirudien honetan, kultura, gizarte eta kirol ekitaldiak berreskuratzeko ahalegina egingo dutla iragarri du, Iradier Arena azpiegitura horretarako baliatuta eta bereziki azpimrratu du gaur hasiko den Azkena Rock jaialdia bezalakoak sustatzea duen garrantzia, "kultur arloari bultzada emateko eta gasteiztarrei agenda erakargarri bat eskaintzeko". Kezkatuta azladu da berriz, Mercedeses lantegiak bizi duen krisiagatik, "aste honetan lanean ari direlako eta oso albiste ona da hori baina ez dakigu datozen hilabetetan zer gertatuko den".
Hezkuntza itun berrian udalek jokatu dezaketen paperaz galdetuta, azkenik, ezinbesteko jo du Hezkuntza sistemak berdintasun printzipioa eta norberak nahi duen zentroa aukeratzeko askatasuna bermatzea.